Ama-Lur Taberna/Jatetxea Donostiako Gros auzoan dago. Lertxundi anaiek kudeatzen dute 1978. urteaz geroztik, eta euskal sukaldaritza klasikoko askotariko pintxoak, ogitartekoak, errazioak eta kartako platerak eskaintzen ditu.
Gros auzoko herritarrek sobera ezagutzen dituzten oilasko eta ukondo erreetan espezializatuta dago. Gainera, eramateko plater prestatuen karta zabala eskaintzen du.
Etxeko janaria prezio onean jateko!