Menuak eta kartak > Barkaiztegi Sagardotegia

Barkaiztegi Sagardotegia

Karta

Sagardotegiko menua

Bakailao tortilla
Bakailao frijitua zatitan
Txuleta
Gazta, irasagarra eta intxaurrak

Oharrak

*

Gipuzkoar hiriburuan kokatutako jatetxe eta sagardotegia, garaian garaiko platerekin euskal sukaldaritzaren munduan erreferentea da Barkaiztegi. Izan ere, 1930etik gastronomia-eskaintza zabaleko jatetxe eta sagardotegiaz arduraduratzen baita Irizar familia.

Urte osoan irekita dagoen jatetxea ez ezik, euskal sagardo naturala ekoizten duen sagardotegia ere badu Barkaiztegik.
 

Familiak bereziki aukeratutako lehen mailako produktuetan oinarritzen dugu beti karta ugaria.


Landa-ingurunean kokaturikoa, Donostiako Erdigunetik bost minutura dago Barkaiztegi, eta, hori gutxi balitz, Donostiako betiko azken familia-sagardotegietako bat da.

Aurreko belaunaldietako esperientzian oinarrituz, eta, era berean, bere instalazioak modernizatuz, sagardoa egiteko era tradizionala mantendu du Barkaiztegik. Txotxerako sagardoa –zuzenean kupeletik ateratakoa- soilik sagardotegi-garaian dasta daiteke.