Menuak eta kartak > Kirkilla jatetxea

Kirkilla jatetxea

1983ko abuztuaren 4an, Ameztoy-Alfaro familiaren etxea gaur egun ezagutzen dugun jatetxea bihurtzea erabaki zen. Romero Ameztoy eta Iñaki Olazabal senar-emazteen gidaritzapean 32 urte bete ditu jada KIRKILLA ENEA JATETXEAK.

Sukaldaritzaren tradizioa eta abangoardia uztartuz eta berzeroarekio harremanak zainduz, otordu atsegin batez gozatzeko aukera eskaintzea dugu helburu. Landutako euskal sukaldaritza eta bezeroarekiko arreta ona dira gure izateko arrazoiak. Kirkilla osatzen dugunok familia handi bat gara eta gurera hubiltzean etxean bezalaxe sentiaraztea dugu xede.

 
 
 

JATETXEA

Gure jatetxeko sukaldea mahaikide guztien begi bistan aurkitzen da. Ondoren dastatuko diren jakien prestaketa lanak eta sukalde eta jantokiko pertsonalaren lan egiteko modua bertatik bertara jarraitzeko aukera eskaitzen.

Tratu pertsonalizatua jasotzeaz gain, axolagabe utziko ez zaituen sorrera finak dastatu ahal izango dituzu.

Jantokian gure kartaz eta eguneko menuaz gain, dastatze menuaz ere disfruta dezakezu. Nahi izanez gero eskura ditugu ospakizunetarako, bataioetarako, enpresa-afarietarako eta beste edozein ospakizunetarko itundutako menuak. Harremanak ataletik eska ditzazkezu.

Izendapen ezberdinetako ardo aukera zabala dugu, baita inguruan ekoizten den "Txakoli" izeneko ardo zuria ere.

Txartel hauek onartzen dira: MasterCard, Maestro, Visa, Eurocard and 6000.

Karta ikusi